ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

“ALTXORRAREN BILA” Pazko astean txikientzat!

03/4/2018

“ALTXORRAREN BILA” PAZKO ASTEAN TXIKIENTZAT

Pazko astean “Atxorraren bila” jokua errepikatuko dugu!

Gabonetan izandako arraskata dela eta, Aste Santuan errepikatuko dugu “Altxorraren bila” ekintza, ume eta gazteentzat.

Pazko Astean, txikiek, ekintza berezi honetaz gozatzeko aukera izango dute Itsas Kultur Faktorian. Sarrera bertan erosita, ume bakoitzari altxorren mapa bate mango zaio, ibilbidean zehar bete ahla izateko.

Gure maparen protagonista Txo da, Albaolako Mik Mak tribuko itsasmutila, umeak abentura honetan zehar gidatuko dituena pista ezberdinak jarraituaraziz, maparen sekretua ezagutu arte. Albaolarentzako funtsezko da itsas ondarearen transmisioa gauzatzea eta hau izango da joku honen helburua ere.

Ekintza hau apirilaren 3 tik 8ra bitartean egin ahal izango da, faktoriaren ordutegian, hau da, 10.00tatik 14.00ra eta 15.00tik 18.00ra. Ez da beharrezkoa aldez aurreko erreserbarik egitea. Pista joku hau 4 hizkuntzatan egongo da eskuragarri. Umeak heldu batekin etortzea beharrezkoa da.

 

ASTE SANTUA GEROZTIK KONTUTAN IZAN BEHARREKO OHARRA (apirilaren 3tik aurrera): ALABAOLARAKO BIDEA ASTEARTETIK OSTIRALERA.

Obrak direla eta, Ondartxo paseoa hau da, Albaolarako bidea, museo sarreraraino itxita egongo da astean zehar. Horregatik, asteartetik ostiralera motora zerbitzua dohainik egongo da, San Pedroko pantalanetik aterako dira 9:45etik 14:15 arte eta 14:45tik 18:15 arte. Itsasontziak Albaolako bandera bat eramango du. Pantalanako kokapena: https://goo.gl/PCHqmy

Itsasontzi enpresako telefonoa: (+34) 630448813

Bai Aste Santuan bai asteburuetan eta jai egunetan Albaolarako bidea zabalik egongo da.