Maiatzaren 17tik 21era burutuko da eta xede nagusitzat itsas kultura sustatzea du. Itsas festibal honetan hainbat ekimen burutuko dira uretan zein lehorrean. Galizia izango da gonbidatu nagusia eta Pasaiako badian hainbat lekutako ontzi tradizionalak elkartuko dira, horien artean l’Hermione, frantziar ontzi historikoaren erreplika. 

link: www.pasaiafestival.com