ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Xabier Agote Mexikon izango da hainbat hitzaldi ematen

17/1/2018

Xabier Agotek, Albaolako presidenteak, hainbat hitzaldi emango ditu Mexikon euskal itsas teknologiari eta honek Ozeano Pazifikoan izandako eraginari buruz. Horrez gain, bilerak egingo ditu hango itsas eremuko eragile eta erakundeekin. Honakoa da ondorengo egunetan burutuko den hitzaldi programa:

  • Urtarrilak 19, 12:00etan, Capitán M. Caldera aretoan, COLSANen (San Luis de Potosí), “Estudios Políticos e Internacionales del Colegio de San Luis” programaren “La Historia Olvidada: México-Filipinas” izeneko mintegiaren baitan.
  • Urtarrilak 23, 17:00etan, Colegio de las Vizcainas-ean (Mexiko Hiria).
  • Urtarrilak 24, 16:00etan, Universidad Iberoamericana (Mexiko Hiria).