ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Donostiako Real Club Nautico de San Sebastian San Juan baleontziaren babesle berria

04/1/2018

San Juanaren branka babestu du eta proiektuaren babesle taldera sartu da. Baleontziaren proiektuak lagunak gehitzen jarraitzen du, oraingoan Donostiako erakunde garrantzitsua.

Real Club Nautico de San Sebastian ibilbide luzeko, presentzia handiko eta  sustrai sakoneko erakundea da. 1896. urtean sortu zen Donostiko bailandra zale talde baten ekimenez eta ordutik erreferentziazko gunea bihurtu da itsas eremuan. Egoitza Donostian du eta hainbat lan eremutan aritzen da, esaterako ikerkuntzan, sustapenean, kirolean eta abar.

Real Club Nautico de San Sebastianek San Juanaren branka hautatu du babesteko. Branka ontziaren aurrekaldean dagoen pieza da eta bere kurba formarekin gilatik hasi eta proako goiko zatiraino iristen da. Itsasoa “mozten” joaten den pieza da.

Babesletza ekitaldia gaur burutu da eta bi erakundetako ordezkariak elkartu dira Albaola Itsas Kultur Faktorian San Juan baleontziaren aurrean.

Albaolak bidelagun berriak gehitzen jarraitzen du San Juan baleontziaren  ditu  eraikuntza lanekin sarean eta elkarlanean aurrera egiteko. Oraingo honetan itsas eremuko eragile garrantzitsua izan da proiektuarekin bat egin duena, ekimen honen parte izan nahi duten enpresa eta eragile guztientzat zabalik dagoen proiektua.