ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Gabonetan Albaolan: Altxorraren bila

22/12/2017

Gabonetan Albaolan pista joko berezia egongo da hurbiltzen diren familientzat.

Faktoriara sarrerarekin batera aktibitate berezi bat eskeiniko zaie haurrei. Museorako sarrera erosten denean haur bakoitzak altxorren mapa bat jasoko du eta Faktorian zehar betetzen joango dira. Mapako protagonista Txo Mik Mak txikia da, eta honek gidatutako pistak eta erronkak gaindituz, haurrek mapako mezua deszifratzea lortu beharko dute.

NOIZ EGONGO DA ESKURAGARRI?

Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 7ra (6an itxita). MUSEOAREN ORDUTEGIA: 10-14 / 15-18

OHARRAK

  • Ez da aurretiko erreserbarik egin behar.
  • Lau hizkuntzetan eskuragarri dago (EU, ES, FR, EN)
  • Beharrezkoa da haurrak heldu baten laguntzaz joatea.