ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Albaola Durangoko liburu eta diska azokan

28/11/2017

Albaolak aurten Elkar argitaletxearekin argitaratutako liburua salgai egongo da Elkarren saltokietan Durangoko Azokan, aurtengo nobedadeen artean. Lau hizkuntzetan erosteko aukera egongo da: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez. 

Abenduak 10ean Xabier Alberdi Albaolako Ikerketa Departamenduko zuzendariak liburuaren aurkezpena egingo du azokan bertan.