ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Ostiral honetan hitzaldia Albaolan Indonesiako ontzigintza tradizionalari buruz

21/11/2017

Gure artean ditugu egunotan Faculty of Marine Technology ITS Surabaya-ko Daniel Mohammad Rosyld ikertzaile eta irakaslea eta Onggo Fistha Nichita itsas ingeniaria. Beraien bisitaren arrazoia Albaolaren eredua eta San Juan baleontziaren esperientzia ezagutzea da, Indonesian gure ereduari jarraiki antzeko proiektu bat abian jartzeko helburuarekin.Ostiral honetan emango duten hitzaldian, Indonesiako ontzigintza tradizionalari buruz hitz egingo dute, hain zuzen ere, 13. mendeko ontzi historiko baten eraikuntza proiektuaz.

Eguna: Azaroak 24, ostirala

Lekua: Albaola Itsas Kultur Faktoria

Ordua: 18:00

Hizkuntza: Ingelesa (ez da itzulpenik izango)