ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Xabier Agoteren hitzaldia Txilen, Universidad de Concepcion-ek antolatuta

03/11/2017

Xabier Agotek datorren azaroak 7, asteartean,  Txileko Universidad de Concepción-ek gonbidatuta hitzaldi bat emango du, “Red de pequeños Astilleros Tecnificados de la región del Biobio” izeneko teknologia zabalkunderako mintegiaren baitan.  Mintegi hau Biobioko arotz ontzigileei zuzenduta dago eta bere helburua da eskualde horretako arotzei ekoizpen gaitasuna ematea, zurezko ontziak eraikitzeko eta konpontzeko. Horrez gain, merkatu berriak aurkitzeko eta produktu berritzaileak sortzeko laguntza eman nahi zaie.

Xabier Agotek Albaola Itsas Kultur Faktoriaren eredua eta San Juan baleontziaren proiektua azalduko ditu, ontziolen ondarearen birbalorizazio honen esperientziaren berri emanez. Hitzaldia Talcahuano eskualdean izango da eta arotz ontzigileak, arrantzale artisauak, agintariak, armadoreak, ikertzaileak eta komunikabideak bilduko ditu.