ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

EUSKAL HERRI ITSASTARRA, SAN JUAN BALONTZITIK BEGIRA LIBURUA SALGAI

13/6/2018

Gaur goizean Elkar argitaletxeak eta Albaolak elkarrekin argitaratutako liburuaren aurkezpena egin dugu.

Liburu honen helburua Euskal Herriaren ikuspegi itsastarra ematea eta zabaltzea da. Gure gizartearen eboluzioan zein munduarenean euskaldunon izaera itsastarrak izan duen presentzia, eragina eta garrantzia azaltzen du, horretarako gakoak zeintzuk izan diren adieraziz.

Gure itsas historiaren ikuspegi zehatz honen kontakizuna San Juan baleontziraino eta bere berreraikuntzaraino iristen da, gaur egun berau delako gure historiaren lekukotzarik indartsuena.

Lau hizkuntzetan dago eskuragarri: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez. Salgai Albaola Itsas Kultur Faktorian eta Elkar argitaletxearen ohiko sarean.