ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Lehendakariaren bisita Albaola Itsas Kultur Faktoriaren bigarren urteurrenean

23/9/2016

Albaola Itsas Kultur Faktoriak bi urte betetzen dituen aste honetan, Iñigo Urkullu Lehendakariaren bisita izan dugu, eta berarekin batera hainbat erakundetako ordezkariak ere izan dira gurean, horien artean, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia; Eneko Goia, Donostiako Alkatea; Izaskun Gómez, Pasaiako Alkatea; Ana Oregi, Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailburua; Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua; Ricardo Peña, Pasaiako Portuko Agintaritzako Presidentea; Marisol Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Diputatua eta Joxean Muñoz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuordea.

Gure erakunde publikoek adierazitako gertutasuna eta babesa eskertu nahi dugu, beraz, Albaola taldearen partez ESKERRIK ASKO!

Bi urte hauetan, 68.786 bisitari izan ditugu Albaola Itsas Kultur Faktorian, eta horietako asko munduko bazter ugaritatik etorri dira, gure proiektuak izaera internazionala izateaz gain, mundu mailako hainbat enpresa eta erakunderen esker ona eta babesa jaso izan baitu. Hauei ere ESKERRIK ASKO.

2015.urteari begira, azpimarratzekoa da San Juan baleontziaren eraikuntzari UNESCOk emandako babes ofiziala. Zertan datza? UNESCOren logotipoa proiektu honekin lotura duten ekintza guztietan erabiltzea baimentzeaz gain, bere babes osoa bermatzen dio; alde batetik UNESCOren helburuekin bat datorrelako eta, bestetik, bere programetan proposatutako helburuei laguntzen dielako. Albaola Elkartearentzat eta San Juan baleontziaren eraikuntzarentzat aparteko bultzada izan da. Izan ere, aintzakotzat hartu da duela urte asko euskal itsas historiaren inguruan Albaolak hasitako lana, eta batez ere, Kanadako 16.mendeko euskal baleazaleen historiaren harira egindakoa. Urteetako zorroztasun zientifiko eta egite kalitatean egindako lanaren isla izan da. Gainera, 2001eko Urpeko Ondare Kulturalaren Konbentzioak San Juan baleontziaren saskarraren silueta logotipo gisa du, munduan dagoen urpeko ondare guztiaren errepresentagarri (UNESCOren babesaren inguran gehiago irakurri)

2015. urteko datu orokorrak oso onak izan ziren; Faktoriak 38.157 bisitari izan zituen eta Albaolaren aktibitateak 2,6 milioi euroko inpaktu ekonomikoa sortu egin zuen. Gainera, aipatzekoak diren proiektu askotan murgildu ginen; hona hemen laburpentxo bat: ALBAOLA 2015 MEMORIA eta horren harira hedabide nazional nahiz internazionaleran izandako oihartzuna: CLIPPING 2015.

 

2016. urtean norabide berdinean gabiltza. Lehen sei hilabeteotan, erreportai asko izan ditugu maila nazional eta nazioartekoan. Horien artean:

 

Aurten ere bisita estrategiko ugari izaten ari gara:

 

Azkenik, ekitaldi eta ekimenei dagokionez, hilabetean behin gutxienez ekitaldi bat antolatu dugu Faktorian eta gai eta mota guztietakoak gainera. Horien artean bi aipatuko ditugu baina beste danak webgunean www.albaola.com edo/eta Albaolaren sare sozialetan daude. Facebook / Twitter / Flickr / BIDEOAK.

  • Hilabete hontan hasiko den GURDI BIDEA. "Gurdi Bidea: 18 egun Burgosetik Pasaiara", DSS2016 Europar Hiriburutasunean “Itsasgileak” egitarauaren barne dagoen ekimena, abuztuaren 31an hasiko da Burgosen. Burgos, Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta baita Errioxa (Foncea herria) korritu ondoren eta hemezortzi etapa beteta, irailaren 17an Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriara iritsiko da, San Juna baleontziaren erreplikarentzat bikea eta alkitrana ekarriz.

 

GONBIDATUTA ZAUDETE!