ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Erakunde eta publiko frankofonoen interesa handitzen doa

23/9/2016

Erakunde eta publiko frankofonoen artean proiektuarekiko interesa handitzen ari da nabarki. Lehengo hilabetean, martxoan hain zuzen, Alain RoussetAkitania-Lemosin-Poitou-Charenteseko eskualdetako Presidentea denak, hau da, Frantziako hego-mendebaldeko erregioko Presidenteak, ALBAOLA bisitatu zuenAlain Roussetekin batera Miarritzeko alkatea den Michel Veunac eta beste zenbait laguntzaile hurbildu ziren ere.

Alain Rousset eta Michel Veunac ALBAOLAn.

Irudia: Alain Rousset eta Michel Veunac ALBAOLAn.

Orain dela gutxi, Michel Robitaillefrankofoniarako Kanadiako Lehen Ministroaren ordezkari pertsonala eta Quebekeko Elkarte Frantsesaren Zuzendari Nagusia dena,  Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu du. Ongietorrira, ALBAOLAko Presidenteaz gain, Xabier Agote eta Faktoriako gerentea, Erme Pedroso, Euskal Erakundeen beste ordezkari desberdin hurbildu ziren. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere izan ziren. Horien artean, Iker Goiria, Kanpo Harremanetarako Zuzendari Nagusia; Denis Itxaso, Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kiroletako Diputatua; Marisol Garmendia, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Diputatua eta Miguel Ángel Crespo, Lurralde Antolaketako Zuzendaria. Beraiekin batera, Pasaiako alkatea den Izaskun Gómez ere izan zen.

Mr. Robitaille eta Euskal Instituzioetako hainbat ordezkari ALBAOLAn.

Irudia: Mr. Robitaille eta Euskal Instituzioetako hainbat ordezkari ALBAOLAn.

Geroz eta frankofono gehiago dira –eskolak, partikularrak, etab.- Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzera datozenak. Laster Mugazbesteko elkarlanaren eta lurralde-arteko Paueko Unibertsitatean egiten den Masterraren 14 ikasle hurbilduko dira ALBAOLAko museo bizira.

Frankofonoak diren enpresa, elkarte eta partikularrak gehiagotzen ari dira San Juan baleontziaren piezak babesteko garaian. Hauen artean, Patrice Bermachon eta Tina Irisarri, partikular modura eta Ordre Des Corsaires Basques, Donibane Lohitzuneko abesbatzarenak azpimarratu ditzakegu.

UNESCOren patrozinioak eta ALBAOLAk nazioarteko hedabideetan lortzen ari den interesak zerikusi handia izango du proiektuarekiko frankofonoak diren Erakunde eta jendeak duten jakinmin honetan.