ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

UNESCOren babesa plakaren aurkezpena

16/6/2016

Atzo Arturo Rey da Silvak, UNESCOko Urpeko Itsas Ondare Kulturalaren Babeserako Konbentzioaren idazkaritzaren kidea, Albaola Itsas Kultur Faktorian UNESCOren babesaren ziurtagiri plaka aurkeztu zuen ordezkari instituzionalen, prentsa eta 100 gonbidatu ingururen aurrean. Ekitaldia bi mahai ingururekin itxi zen.

Atzo, hilak 16, San Juan baleontziaren txopa motzaren aurrean UNESCOren babes ofiziala sinbolizatzen duen plaka aurkeztu egin zen. Ekitaldia Izaskun Gómez-ek, Pasaiako Alkateak, ireki zuen ongietorria eta eskerrak emanez eta presente zeuden guztiak aurkeztuz, hala nola, Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lehen Diputatu Nagusiorde eta Kultura, Turismo, Gazteria, Kirol eta Lankidetza Departamentuko Diputatua -zeinak UNESCOren babesa eta presentzia eskertu zuen baita ere- Marisol Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Diputatua, Xabier Agote, Albaolako Presidentea eta Arturo Rey da Silva, UNESCOko Urpeko Itsas Ondare Kulturalaren Babeserako Konbentzioaren idazkaritzaren kidea hain zuzen. Azken honek plaka desestali egin zuen eta jarraian Xabier Agotek babesa eta etorritako guztien presentzia eskertu eta gero, presente zeuden guztiak Itsas Antzokira gonbidatu zituen, bertan ospatuko baitziren aurreikusita zeuden bi mahai inguru: “Patrimonio cultural subacuático. El San Juan“ eta “El patrimonio y desarrollo sostenible” hurrenez hurren.

Lehenengo mahai ingurua 19:00etan hasi zen ondorengo parte hartzaileekin:

  • Xabier Alberdi XVI. mendeko itsas historian doktorea eta ALBAOLAko ikerketa sailaren arduraduna. (Moderatzailearen papera hartu zuena)
  • Arturo Rey da Silva UNESCOko Urpeko Itsas Ondare Kulturalaren Babeserako Konbentzioaren idazkaritzaren kidea.
  • José Manuel Mates Luque, Itsas Arkeologoa eta Ondare Kulturalaren Ikertzailea
  • Xabier Agote Albaolako Presidentea

Bigarren mahai ingurua 19:45ean hasi zen Xabier Agote, Arturo Rey da Silva eta parte hartzaile berri batekin:

  • Maider Maraña, Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren Koordinatzailea.

Ekitaldia bertako gazta dastaketakin eta sagardoarekin itxi egin zen etorritako 100 lagunekin.

ALBAOLA UNESCOn

Joan den ekainaren 8 eta 9an ALBAOLA gonbiatua izan zen UNESCOk Danimarkan antolatutako Regional Meeting on Underwater Cultural Heritage eta  Scientific Colloquium on Access to Underwater Cultural Heritage-ra, Azken honetan Xabier Agotek San Juan proiektua aurkeztu egin zuen, The Use of Underwater Cultural Heritage for Tourism atalaren barruan