ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Albaolak, bere lehen urtean, 38.157 bisitari izan ditu eta 2,6 milioi euroko inpaktu ekonomikoa sortu du

13/4/2016

Bere aktibitate kultural biziak eta izandako bisitari kopuruak ekipamendu kultural hau elementu bultzatzaile bat bilakatzen dute, ez bakarrik kultura arloan baizik eta kokatuta dagoen inguruan baita ere.

Gaur goizean Pasaian aurkeztu da Albaolaren 2015eko jarduera memoria. Dokumentu honek datu eta indikatzaile oso positiboak aditzera ematen ditu, bai bisitei dagokionez eta bai garatu diren aktibitateei dagokionez.

Ekitaldian Xabier Agote, Albaolako Presidentea, Raúl Pérez Iratxera, Albaolako Zuzendaria, Izaskun Gómez, Pasaiako Alkatea, eta Fernando Nebreda-k, Oarsoaldea Garapen Agentziako Zuzendari Gerentea, parte hartu dute.

Irekiera eta itxiera Albaolako presidenteak egin du, hots, Xabier Agotek. Eskerrak eman eta gero, eta 2015.urteko laburpen orokor bat egin ondoren, burututako lan gogorra goraipatu du, taldearena eta boluntarioena, ez bakarrik lortu diren datuengatik, baizik eta hurrengo urteetan lan hauek emango dituzten fruituengatik.

2016ri begira, jarrera baikorra adierazi du Agotek, eta Albaolak urte berri honetarako dituen itxaropen positiboak aditzera eman ditu, horien artean nabigazioneko eta ontzigintza eskolak martxan jartzea.

Jarraian, Raúl Pérez-ek, Albaolako Zuzendariak, Albaolan 2015. urtean burutu diren gertakari esanguratsuenak aurkeztu ditu, hala nola, San Juan baleontziaren eraikuntza prozesuari lortutako UNESCOren babesa, Faktoriak Gipuzkoan eta Euskal Kostaldean turismo eskaintzan betetzen ari den eginkizuna, 38.157 bisitariekin hain zuzen ere, eta paraleloki 2015ean garatutako ekimenak: sozioalak, formakuntza arlokoak, hezkuntzakoak bestetak beste. Enplegu arloan datuak baikorrak dira baita ere: 18 lankidek osatzen dute Albaolako lan taldea, datu ona kontutan izanik ekipamendu honek urte t´erdi besterik ez duela.

Honetaz gain, Albaola, eta honekin batera Pasaiako eskualdea, nazioartean hartzen ari den leku nabarmena azpimarratu nahi izan du Iratxetak, herrialde desberdinetan burututako ekitaldi eta aurkezpenei esker, eta honekin batera komunikazioan eta promozioan izandako presentzia dela eta. 2015. urtean hedabideetan izandako agerpenak 400.000€tan daude baloratua.

Fernando Nebredak, Oarsoaldeko Zuzendari Gerentea, Albaola Itsas Kultur Faktoriak Pasaiako badian eragin duen inpaktu ekonomiko zuzena eta zeharkako azterketaren ondorioen aurkezpena egin du, Oarsoaldea izan baita azterketa hau burutzeaz arduratu dena.

Horretarako inpaktu ekonomiko zuzena eta zeharkakoa aztertu dira, eta bere txandan batez ere datu ekonomikoak eta hauek lortzeko prozeduretaz aritu da Fernando, balorazio oso positiboa azpimarratuz batez ere hiru datu nagusiei begira:

  • Albaolako proiektuak 2.6 milioi euroko inpaktu zuzen eta zeharkakoa eragin du.
  • Administrazio Publikoek inbertitu duten euro bakoitzeko Faktoriak 10 euro baino gehiagoko itzulera sortu du.
  • Proiektuak inguruaren hobekuntza esanguratsua eragin du, bai eta fluxu turistikoak eta agente ezberdinen arteko sinergiak.

Pasaiako Alkateak, Izaskun Gómez-ek, aurkeztutako datuen garrantzia azpimarratu du, bai eta guzti honen zuzeneko eragina Pasaiako badian.

Gómez-ek balorean jarri du Albaolaren proiektua, eta elementu klabe bat kontsideratu du Pasaiako badian gertatu behar den aldaketari dagokionez. Bestetik, datu ekonomiko hauek Pasaiako Udalak eta Oarsoaldeak aspaldi egindako apustu baten emaitza berresten dute.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bereziki eskerrak eman dizkio proiektu honen egonkortasuna lortzeko  emandako laguntzarengatik

 

Albaolako 2015eko memoria eskuragarri ondorengo estekan:

http://issuu.com/albaolafaktoria/docs/20160210-memoria2015-master-2/1

Albaolako 2015eko clipping eskuragarri ondorengo estekan:

https://issuu.com/albaolafaktoria/docs/20160211-clipping-2015-master/1