ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

UNESCOk ofizialki babestu du San Juan baleontziaren proiektua

13/4/2016

Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian egiten ari den 1563ko San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntzari UNESCOk emandako babes osoa.

Xabier Agote, Albaolako Presidenteak, Izaskun Gómez, Pasaiako Alkateak, Imanol Agote, Eusko Jaurlaritzako Ondare Kulturalaren Zuzendariak, eta Denis Itxaso,Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lehen Diputatu Nagusiorde eta Kultura Departamentuko Diputatuak, Donostiako Koldo Mitxelenako areto nagusian aurkeztu dute nazioarteko izaera duen babes hau.

Partehartzaile bakoitzak UNESCOren babes ofizial honen alderdi desberdin bat azpimarratu du:

Xabier Agote-k, Albaolako Presidenteak, babes honen testuingurua aurkeztu du lehenik. UNESCOren logotipoa proiektu honekin lotura duten ekintza guztietan erabiltzea baimentzeaz gain, bere babes osoa bermatzen dio; alde batetik UNESCOren helburuekin bat datorrelako eta, bestetik, bere programetan proposatutako helburuei laguntzen dielako.Hain zuzen ere, 2001eko Urpeko Ondare Kulturalaren Hitzarmenak San Juan baleontziaren saskarraren silueta logotipo gisa du. Gainera -adierazi du- harreman honetan sakontzeko elkarrizketak hasi dituzte, UNESCOren ordezkarientzat 2016ko udaberrian bisita bat antolatzeko. Ordezkarien bisita instituzional bat izango litzateke, baleontziaren eraikuntza bertatik bertara ezagutu dezaten eta proiektu bateratuen bidez harremanetan aurrera egiteko asmoz.

Xabier Agotek babes hau “Pasaian gauzatzen ari den San Juan baleontziaren eraikuntzan aparteko bultzada” dela esan du. Aintzakotzat hartu izanak, duela urte asko euskal itsas historiaren inguruan hasitako lanari ordainsaria dela gaineratu du, batez ere, Kanadako 16.mendeko euskal baleazaleen historiaren harira. Hau da urteetako zorroztasun zientifiko eta egite kalitatean egindako lanaren isla, Albaolaren oinarri direnak San Juanaren proiektua zimendatuz.

Izaskun Gómez-ek, Pasaiako Alkateak, ondorengo hitzak esan ditu: “San Juan baleontzia Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian hazten ari den heinean, baleazaleen eta ontzigileen gure tradizioan murgiltzen gaitu; hain zuzen ere, baleazale eta ontzigile bikain bezala ikusi gaituzte itsaso guztietan. Hori bergogoratuz gure itsas kulturarekin eta identitatearekin bat egiten dugu, eta balioan jartzen ditugu; oso argi dugu hori izango dela onuraz betetako etorkizuna ekarriko diona gure udalerriari”.

Imanol Agotek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendariak nabarmendu duenez, UNESCOren onespenak Euskal Herrian eraikitako itsas ondarea berreskuratu eta zabaltzeko Albaola burutzen ari den lan bikaina agerian uzten du. “Ondare garrantzitsuaz ari gara hitz egiten: kontuan izan 30 ontziolatik gora zeudela Gipuzkoan bakarrik 16 eta 18. mendeen artean, eta euskal ontzioletatik atera direla nazioarteko proiekzioa izan duten ontziak, hala nola San Juan baleontzia, Victoria itsasontzia eta Kolombiako uretan aurkitu berri den San Jose galeoia”, azaldu du Imanol Agotek.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendariaren esanetan, UNESCOren ezagutza bi arrazoi nagusitan oinarritzen da; batetik, erreplika San Juan baleontzia ezagutzera emateko bitarteko on bat delako eta, bestetik, erreplika hori benetakotasunaren irizpidean oinarritzen delako. “Ez da asmatutako erreplika, datu historikoetan oinarritzen dena baizik. Ikerketa arkeologikoa izan da informazio iturri ontziaren planoak egiteko garaian. Horrekin batera, jatorrizko materialak eta garaiko eraikuntza metodoak ari dira erabiltzen San Juan baleontzia eraikitzeko orduan”, nabarmendu du.

Denis Itxaso-k, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatuak, nazioarteko aitorpen hau Albaola Itsas Kultur Faktoriaren garrantzi estrategikoa justifikatzen duen behin betiko bermea suposatzen duela azpimarratu du. Gogorarazi du baita ere uda honetan hobekien funtzionatu duen ekipamenduetako bat izan dela.

Faktoriaren ondare- eta kultura-balioa nabarmendu ditu Itxasok, bai eta turismo-balioa ere. Datorren urteetan proiektua sendotzea eta egonkortasuna hartuko duela espero du, onura kultural eta turistikoaren iturria baita.

UNESCOn aurkeztutako San Juan baleontziaren bideo:

UNESCOren gutun ofizialaren testua:

7 sept. 2015

“I am pleased to note that this project to reconstruct an accurate rendition of a 16th Century whaling ship is consistent with the priorities of the Organization aimed at protecting cultural heritage and, more particularly, underwater cultural heritage. I also am pleased to note that the San Juan shipwreck was selected for the logo of the Convention on the Protection of the Underwater Cultural Heritage. Moreover, we hope that the opening to outside visitors of this historic and highly symbolic shipyard will contribute to generating a wider public awareness on the importance of protecting and safeguarding the underwater cultural heritage. Finally, I am confident that the international cooperation of scientific experts and volunteers will help enhance the visibility of the 2001 Convention.

For these reasons, it is with pleasure that I grant UNESCO’s patronage to this activity, and that I authorize the use of the Organization’s logo, together with the emblem of the 2001 Convention on the Protection of the Underwater Cultural Heritage. Please find enclosed the General Conditions for the Use of the Name and Logo of UNESCO in connection with Patronage.

Irina Bokova"

foto rueda de prensa