08/4/2022
FAKTORIAN OBRETAN GAUDE
Apirilaren 14an, Albaola Itsas Kultur Faktoria berriro irekiko da. Hala ere, instalazioak hobetzeko neguan hasitako prozesuarekin jarraituko dugu. Beraz, aurten bisitariek obrekin elkarbizi beharko dute hauek bukatu arte.
Nolanahi ere, bisitetan ahalik eta eragin txikiena izan dezan ahaleginduko gara, eta ohiko hiru guneak bisitatu ahal izango dira: erakusketa, ontzigileen zuzeneko lanak eta San Juan baleontziaren eraikuntza. kontuan izan obraren fasearen...
gehiago irakurri
04/8/2021
2014an ireki genituen ateak, eta orduztik itsas kultur ondarea zuenganaino iristarazteko helburua izan dugu. Lantaldetik lanean jarraitzen dugu guzti hau posible izan dadin.
Azken bi urte arraro hauetan zuen babesa eta berotasuna sentitu dugu, asko ikusi ez bagara ere. Asko eskertzen dizuegu.
Urte askotarako!!!
Albaolako lantaldea
gehiago irakurri
20/7/2021
Nire izena Lucas Delbart da, 31 urte ditut eta frantsesa naiz. Lyonetik gertu dagoen herri txiki batean jaio nintzen, baina Bretainian hezi nintzen. Bertan ditut nabigatzen ditudan oroitzapen onenak. Lyonera bizitzera itzuli ginenean asko bota nuen faltan nabigazioa, kostaldea oso oso urrun geratzen baita han!
Albaolara etorri baino lehen ez nuen ikasi, baina eraikuntzan egin nuen lan, gehien bat masoi modura. Lagun batekin arotz-lan pixka bat egiteko aukera izan nuen, bera Compagnon...
gehiago irakurri
19/7/2021
2022ko maiatzaren 26tik 29ra bitarte ospatuko da
2018ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, eta COVID-19 pandemiagatik 2020an ekitaldia bertan behera uztearen ondoren, 2022an Pasaia Itsas Festibala berriz ospatuko da. Hitzordua maiatzaren 26tik 29ra bitarte izango da, eta honela adierazita dago Izaro Mariezkurrena artista pasaitarrak Festibalarentzako egindako kartelean. Lau egun horietan zehar badiako urak kontinenteko leku ezberdinetatik etorritako itsasontzi tradizionalen topagune...
gehiago irakurri
08/7/2021
Ékolo enpresa nafarra Slow Food nazioarteko mugimenduan oinarritzen da eta elikadura osasuntsuagoa eta iraunkorragoa sustatzen du. 2021ean babesletza berritzea erabaki du, bi erakundek arreta berezia jartzen baitiete elaborazio tradizionalen eta jasangarri diren prozesuei.
Bai ALBAOLAk eta bai Ékolok egiteko eta funtzionatzeko modu ezberdinetan sinesten dute, eta egiteko modua baloratzen dute. Ingurumena babesa eta ohitura jasangarriak sustatzen dituzte biek, bakoitzak bere erara.
gehiago irakurri
28/5/2021
Aurten ere LUCRETIA BELAONTZI KLASIKOAK DONOSTIATIK PASAIARA itsas-bidaia eskainiko du, ALBAOLA Itsas Faktoriara bisita barne.
Maiatzaren 15etik aurrera Donostiatik Pasaiara itsas-bidaia eskainiko da Lucretia belaontzi klasikoan, Albaolara bisita barne.
Irteerak 10:00etan izango dira Donostiako portutik, maiatzean eta ekainean larunbatero eta uztaila eta abuztuan ostegunero .
2 orduko iraupena izango dute.
2 orduko iraupena duen bidaian euskal kostaldeko parajerik...
gehiago irakurri