
GIZARTERATZEA
Albaola Itsas Kultur Erakundeak itsasoaren eremuan burutzen dituen lan guztiak jendarteratzeko ahalegina egiten du, arloz arlo jorratzen duen itsas kultura, ahalik eta jende gehienera iristeko helburuarekin. Itsas kulturaren sustapenerako hainbat bide eta euskarri erabiltzen ditugu. Sustapen bide hauek guztiek osatzen dute itsas kulturarekiko interesa duenari eskaintzen diogun zerbitzu aukera zabala.