ONTZIOLA   •   NABIGAZIOA  •   IKERKETA   •   GIZARTERATZEA

       Ingurugiroa   •   Formakuntza   •  Giza baloreak   •   Elkarlana      eus - cast - eng - fr

Ontziola

Euskal Herrian ontzigintzak berebiziko garrantzia izan du betidanik. Mendeetako tradizioari esker, hemen garatutako itsas teknologia oso aurreratua izan da iraganean. Gure itsasontziek gure herriaren garapenean erabateko eragina izan dute. Baina hamarkada batzuk dira Euskal Herriko artisau-ontziolen ateak betirako ixten hasi zirela, ontzioletako zurginen lanbidea ia erabat desagertu eta, mendeetan garatutako jakinduria galbidean jarri arte. Horregatik, 2000. urtean, Albaolak Oarsoaldeako Garapen Agentziaren laguntzarekin Itsasontzi Tradizionalen Ikerketa eta Eraikuntza Zentroa sortu zuen Pasai Donibanen. Hamar urteko ibilbide emankorraren ondoren, Pasai San Pedroko Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa-n kokatuta dago gaur egun ontziola.

Gure ontzigintza jarduerak Ondartxon ikus daitezke, ateak zabalik lan egiten baitugu.

Argazki Galeria            PDF         

  Harremanetan jarri   •   Aholkularitza   •   Laguna egin zaitez   •   Multimedia   •   Loturak